2. Negozio-eredua garatzea     

Zorionak! Ekintzailetza-prozesu orok eskatzen duen pausorik garrantzitsuena eman duzue jada: ideia bat identifikatu duzue, eta hura gauzatzeko prest sentitzen zarete.

Hurrengo urratsa, berriz, zuen negozio-eredua sortzea da. Hau da, egituratu egin behar duzue.

Baina, zer da negozio-eredu bat? Tresna bat da, zehatz planifikatzeko nola eraman aurrera sortu nahi duzuen negozioa. Oso urrats garrantzitsua da negozio bati ekin behar zaionean, gauzak planifikatzen eta nola funtzionatzen duten ulertzen lagunduko baitizue.

Negozio-eredu bat sortzeko era asko daude, baina hemen erakutsiko dizueguna ez dago pentsatua dirua irabazteko bakarrik, baizik eta zuen ideiaren bidez gizarteari zer ekarpen egiten diozuen ere ikus dezazuen. Hau da, zuen balio soziala zein den, eta, hori jakiteko, zuen ekimenen gizarte-, genero- eta ingurumen-inpaktua neurtuko dugu.

Canvas Soziala da aipatutako tresna.

Hurrengo irletan aurkituko duzuen informazioak zuen Canvas Social osatzen lagunduko dizue.

Uharte bakoitzean prozesuan lagunduko dizueten tresnak aurkituko dituzue.

Hala ere, prozesu luzeagoaren laburpena da bakarrik hau. Zure negozio-plana garatzeko sakondu nahi baduzue, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ekintzailegoaren Gida osorako sartu dezakezu.