ZERGATIK IZAN ESS-KO EKINTZAILE?
Ekonomia helburu gisa barik bitarteko gisa aldarrikatzen du ikuspegi eta jarduera horrek, norberaren eta gizartearen garapenerako tresna modura, herritarren bizi-kalitatea eta haien ingurune soziala eta naturala hobetzen laguntzen duena. Hori dela eta, bizitzaren iraunkortasuna dute lehentasun nagusi ESSak sustatzen dituen enpresa-ereduek: ingurumenaren aldetik jasangarria den ekonomia alternatiboa dira, pertsonak eta haien ongizatea lehenesten dituena.
Zenbait sektoretako geroz eta ekintzaile gehiagok hautatzen dute eredu ekonomiko hori; besteak beste Hari komunikazio-agentziak, ehunak diseinatzen eta merkaturatzen dituen Perpetum Mobilek, ordainketa-zerbitzu alternatiboen alorreko- Ekhilurek, , elikagai-dendek, aholkularitza espezializatuek, «azken km-ko banatzaileek», garbiketa- eta lorezaintza-zerbitzuek, IKTetako zerbitzuek, energia-komunitateek eta beste askok.
ESSko ekintzailetzak alde batera uzten du ekintzaile indibidual arrakastatsuaren mitoa, helburu bakartzat errentagarritasun ekonomikoa eta proiektuaren hazkundea dituenarena, alegia. Oso bestelakoa da gure ereduaren xedea: komunitatean eragin positiboa duten tokiko gizartearen beharrak asetzea, bezeroentzako eta/edo azken onuradunentzako balio-ekarpena ez ezik kontuan hartuz NOLA sortzen den balio hori eta zer onura dakarkion inguruneari. Bizitzaren iraunkortasuna dago negozio-planaren oinarrian, printzipio hauekin batera: zuzentasuna, lana —produktiboa, erreproduktiboa eta boluntarioa—, ingurumen-jasangarritasuna, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta irabazi-asmorik eza.
ESS-KO EKINTZAILETZA-ESPERIENTZIAK EZAGUTZEN