Eta Laneratzeko Enpresa bat sortu nahi baduzue… bilatu lagun bat.
Migratzailea bada, kontuan hartu beharreko izapideak
Pertsona migratua bazara, izapide batzuk hartu behar dituzu kontuan, zure administrazio-egoeraren arabera. Horri buruz hitz egingo dugu esteka honetan.
1. Enpresaren egitura juridikoa hautatzea
Antolakuntza juridikoa hautatzeko irizpideei jarraikiz, hauek dira enpresa bat martxan jartzeko dauden egitura juridiko motak
ENPRESA-MOTA | BAZKIDE-KOPURUA | KAPITALA | ERANTZUKIZUNA |
Banakako enpresaria (autonomoa) | 1 | Ez dago legezko gutxienekorik | Mugagabea |
Erantzukizun Mugatuko Ekintzailea | 1 | Ez dago legezko gutxienekorik | Mugagabea, salbuespenak salbuespen |
Sozietate zibila / Ondasun-erkidegoa | Gutxienez, 2 | Ez dago legezko gutxienekorik | Mugagabea |
Sozietate kooperatiboa | 1. mailako kooperatibak: gutxienez 2 -2. mailako kooperatibak: 2 | gutxienez 3000€ | Mugatua |
Sociedad de Responsabilidad Limitada Laboral | Mínimo 2 (en la constitución), 3 a los 36 meses | gutxienez 3000€ | Mugatua |
Erantzukizun mugatuko lan-sozietatea | Gutxienez, 1 | gutxienez 3000€ | Mugatua |
Elkartea | Gutxienez, 3 | Estatutuak | Mugatua |
Sociedad Anónima | Mínimo 1 | Gutxienez, 60.000 euro | Mugatua |
Lan-sozietate anonimoa | Gutxienez, 2 (enpresa eratzean); 36 hilabetera, 3 | Gutxienez, 60.000 euro | Mugatua |
2. Eratzeko izapideak
2.1. ERATZEKO IZAPIDEAK (PERTSONA FISIKOAK)
2.1.1.-Banakako enpresariak:
- Ez da beharrezkoa aldez aurreko formaltasunik.
- Ez da beharrezkoa MERKATARITZA Erregistroan izena ematea, ontzi-enpresarien kasuan izan ezik.
- Ez du IFK behar, bere IFZrekin fakturatzen baitu.
2.1.2. – Ondasunen batasuna/sozietate zibilak
- Ez da eratze-izapiderik behar, ondasun higiezinak edo eskubide errealak ekarri ezean; kasu horretan, notarioaren aurrean emandako eskritura publiko bidez eratu behar dira.
- Hobe da kontratu pribatu bidez eratzea. Kontratu horretan, komunitatearen/sozietatearen, erkideen edo bazkideen izena, egoitza soziala, sozietatearen xedea, ekarpenak, iraupena eta administrazioa adierazi beharko dira.
- IFK lortzea: Bi figurek Ogasunean Identifikazio Fiskaleko Kode bat lortu behar dute eragiketak egin ahal izateko. Foru Ogasunean eskatuko da, eratze-kontratu pribatua eta bazkideen NANak eramanez.
2.2 ERATZEKO IZAPIDEAK (PERTSONA JURIDIKOAK)
2.2.1 Izenaren ziurtapen negatiboa
- Merkataritza-sozietaterako aukeratu den izena beste izen batekin bat ez datorrela egiaztatzen duen ziurtapena da.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak: aukeratutako izenak adierazten dituen eskabide ofiziala (bost gehienez ere, lehentasunaren arabera adierazita).
- Epea: notariora joan aurretik. Hiru hilabeteko balioa du emandako izenak (158/2008 Errege Dekretua). Epe hori igarota, izena berritu egin behar da, betiere 6 hilabete igaro aurretik; bestela, behin betiko iraungita geratuko da.
- Lekua: Merkataritza Erregistro Zentrala (Príncipe de Vergara kalea 94 – Madril). www.rmc.es
2.2.2 Kapital soziala ordaintzea
- Diruzko ekarpen ekonomikoei dagokienez, banku-entitate batera joan eta kontu bat ireki behar da «eratzen ari den sozietatearen» izenean, eta sozietatearen estatutuetan adierazitako diruzko ekarpenen baturaren pareko kantitatea sartu behar da. Bankuak ziurtagiri bat ematen du eta ziurtagiri hori notarioaren aurrean aurkeztu behar da.
- Espezietan egiten diren ekarpenei dagokienez, emandako ondasunen eta horien balio ekonomikoaren inbentario bat egingo da. Dokumentu hori notarioaren aurrean aurkeztuko da.
2.2.3 Eratze-eskritura sinatzea
Estatutuak sozietatea arautuko duten arauak dira (izena, xede soziala, kapital soziala, helbide soziala, bazkide bakoitzaren partaidetza-erregimena eta abar). Estatutuak idazteko abokatu batengana jotzea edo notariotza batera joatea komeni da. Ondoren, notariotzara joan behar da, sozietatearen eratze-eskritura sinatzeko. Nahitaez bete beharreko izapide bat da, sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatu eta eratzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Merkataritza Erregistro Zentralaren izenaren ziurtapena.
- Bankuko ziurtagiria / espezietan egindako ekarpenen inbentarioa.
- Sozietatearen Estatutuak (guk geuk eraman ditzakegu, edo notarioak egin dezake).
- Bazkide guztien (eta beren ezkontideen) NANak.
2.2.4 .Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) eskatzea
- Sozietatea zerga-ondorioetarako identifikatzeko balio du. Hasieran behin-behineko IFK bat ematen da, lanean hasi ahal izateko; sei hilabete igarotzean, behin betiko IFK lortu behar da.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak: 036 ereduaren inprimakia, eratze-eskrituraren jatorrizko dokumentua eta kopia soila, eskatzailearen NANaren fotokopia, eskatzailea bazkide bat bada, edo notario-ahalordearen fotokopia, ahalduna bada.
- Epea: 30 egun, eskritura ematen denetik. Ondoren, 6 hilabeteko epe bat utziko da behin betiko IFK lortzeko. Horretarako, eratze-eskritura (originala eta izena emateko orriaren fotokopia) Merkataritza Erregistrora eramango da.
- Lekua: Foru Ogasuna
2.2.5 Erregistroan izena ematea
Izena emateko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- Merkataritza Erregistro Zentralaren izenaren ziurtapena.
- Eskrituraren lehen kopia.
- 600 ereduaren aleak (ITP). Ez da ordaindu behar, baina aurkeztu egin behar da.
- Dokumentuak aurkeztean funts-hornikuntza bat ordainduko da, eta gainerakoa, ateratzean. Telefonoa edo fax-zenbakia eskatuko zaizue, noiz atera jakinarazteko (Erregistroaren arabera).
Izena eman eta gero, sozietateak nortasun juridikoa lortzen du.
- Sozietate Kooperatiboak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroa.
- LSM edo LSA: Lan Sozietateen Erregistroa
- Elkarteak: Elkarteen erregistroa
- Sozietate mugatua eta sozietate anonimoa:
Merkataritza Erregistroa. Sozietate anonimoak hilabete bateko epean izena eman behar du, notarioak eratze-eskritura ematen duenetik hasita, eta sozietate mugatuak bi hilabeteko epea du. Merkataritza Erregistroa Estatutuetan finkatutako helbide sozialari dagokiona izango da.
2.2.5 Informazio gehiago
Martxan jartzeko izapideak
Bai banako enpresariek bai merkataritza-forma duten enpresek hainbat izapide egin behar dituzte administrazio desberdinen aurrean, enpresak eraginkortasunez lanean hasi ahal izateko.
3.1 ZERGA-ARLOKO IZAPIDEAK
3.1.1. Alta Ekonomia Jardueren Zergan (EJZ)
Zentsu Aitorpenaren 036 ereduaren bitartez egingo da.
- Epea: 10 egun baliodun, jarduera hasi aurretik.
- Lekua: Foru Ogasuna
3.1.2. 036 Zentsu Aitorpena
Jardueraren hasiera, aldaketa edo etetea adierazten duen aitorpena da.
- Epea: Jarduera hasi aurretik.
- Lekua: Foru Ogasuna
3.2 LAN-ARLOKO IZAPIDEAK:
3.2.1.- Langile Autonomoen Erregimen Berezian afiliatzea eta alta ematea:
Gizarte Segurantzaren erregimen berezi bat da eta derrigorrezkoa da beren konturako langileentzat eta merkataritza-sozietateetako bazkide langileentzat; kasuaren arabera, erregimen horretan edo orokorrean alta eman beharko dute.
Epea: 30 egun natural, jarduera hasi eta biharamunetik. Hala ere, jarduera hasi eta hurrengo hilabetetik aurrera edukiko ditu ondorioak altak (jarduera urtarrilaren 15ean hasten bada eta alta otsailaren 10ean aurkeztu bada, urtarrilaren 1etik ordaindu behar da).
Lekua: dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra.
Nork egon behar du autonomoen erregimenean?
Enpresa batean lan egiten duten pertsona guztiek, baldin eta:
- Banako enpresariak badira.
- Profesionalak badira.
- Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkide badira.
- Merkataritza-sozietateetako bazkide badira, dagokien kontrol eraginkorraren arabera, hau da, kapital sozialean duen partaidetzaren arabera
SALBUESPENAK: besteren konturako langileen Erregimen Orokorrean egongo dira hauek:
- Kooperatibetako bazkideak, kide guztiek erabakitzen badute.
- 25 bazkide baino gutxiagoko lan-sozietateetako bazkideak.
Erregimen orokorrarekiko funtsezko desberdintasuna
- Kotizazio-oinarria aukeratzen da.
- Kotizazio-oinarriaren arabera ordaintzen dira hileko kuotak, eta horren arabera kobratzen da, gertakizunik badago (erretiroa, baja gaixotasunagatik, amatasunagatik, aitatasunagatik, ezgaitasun iraunkorra eta abar).
3.2.2 Patronal-zenbakia eskatzea
- Enpresak langile bat kontratatu behar duenean bakarrik egin behar da. Horrela, enpresa gizarte-segurantzan inskribatzen da eta kotizazio nagusiko kontu-kode bat esleitzen zaio enpresariari. Inskripzioa behin bakarrik egin behar da eta enpresaren bizitza osorako balio du.
- Epea: besteren konturako lehen langilea kontratatu aurretik.
- Lekua: enpresaren helbideari dagokion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.
3.2.3 Lantokiaren irekiera jakinaraztea
- Lantoki bat ireki behar duten edo aldaketa, zabalkuntza edo eraldaketa garrantzitsuak egin ondoren jarduera berriro hasten duten enpresek egin behar dute.
- Aurkeztu beharreko dokumentuak: eredu ofizialaren lau ale, enpresaren datuekin, lantokiko datuekin, plantillaren datuekin eta garatzen den jardueraren datuekin.
- Epea: jarduera hasi edo berriro hasi eta hurrengo 30 egunak.
- Lekua: Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietako Probintzia Zuzendaritza
3.3 BAIMENAK EMATEA
Ondorengo urratsak derrigorrez bete behar dira, lokal bat irekitzeko, lokal batean obrak egiteko edo lokalaren titulartasuna edo jarduera aldatzeko. Aipatutako kasuetako batean ez bazaude, ez da beharrezkoa urratsak betetzea. Hala ere, lokal bat irekitzera bazoaz, hasi aurretik lokalak zuk nahi duzun negozioa hartzeko baldintzak betetzen ote dituen galdetu beharko duzu udaletxean.
3.4 JABETZA INDUSTRIALAREN ETA JABETZA INTELEKTUALAREN ERREGISTROAK
Espainian jabetza Industrialak industriarekin erlazionatutako sorkuntza guztiak babesten ditu: patenteak eta erabilgarritasun-ereduak, zeinu bereizgarriak eta diseinuak.
Aitzitik, jabetza Intelektuala egilearen nortasuna islatzen duten espirituzko sorkuntzak babesteko da: sorkuntza bakarrak dira, ez dira industrialki edo seriean egiten.
Sorkuntza horiek literatur lanak edo lan artistikoak izan daitezke, hala nola eleberriak, olerkiak eta antzerki-lanak, filmak, musika-lanak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak eta eskulturak edo diseinu arkitektonikoak.
Bakoitzak bere legeak ditu eta bakoitza kudeatzen arduratzen diren organismoak ere desberdinak dira.
- Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak jabetza industrialeko eskubideen aitortzan parte hartzen du (informazio gehiago)
- Jabetza Intelektualaren Erregistroak Jabetza Intelektualaren eskubideen aitortzan parte hartzen du (informazio gehiago)
3.5 DATUAK BABESTEKO ERREGISTRO OROKORRA
Datuak Babesteko Lege Organikoak (DBLO) ezartzen ditu fitxategien edo tratamenduen arduradunek, organismo publikoek zein pribatuek, datu pertsonalen babesa ziurtatzeko eskubidea bermatzeko bete behar dituzten betebeharrak.
Ekintzaileak bere enpresa sortu behar duenean, datu pertsonalak kudeatuko baditu, kontuan hartuko dira DBLOk ezarritako betebeharrak, izan ere, ekintzailea izango da fitxategien arduraduna eta, beraz, bere kontura izango dira aipatutako betebeharrak.
Fitxategien arduradunaren betebehar bat da aipatutako datu pertsonalen fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea.
Informazio gehiago: Agencia Española de Protección de Datos
3.6 HAINBAT ERREGISTRO
Garatutako jardueraren arabera, derrigorrez jakinaraziko zaie jardueraren hasiera dagokien administrazio, agintaritza eta/edo erregistroei (sektorialak, Estatukoak, autonomikoak eta udal mailakoak). Adibidez: industria-erregistroa, segurtasun-enpresen erregistroa, joko-enpresen erregistroa, osasun-zentroen edo ikastetxeen baimenak eta abar.
Euskadin, Eusko Jaurlaritzak izapidetu behar ditu erregistroak, jardueraren arabera:
Informazio gehiago: Enpresa eta ekonomia-jarduerak
3.7 ENPRESAREN ASEGURUA
Hasiera batean boluntarioa bada ere (salbuespenak salbuespen), aseguru-polizak kontratatzea komeni da, gure jardueraren arrisku ohikoenei aurre egiteko eta ezbehar batek eragin ditzakeen ondorio ekonomikoen aurrean estalita egoteko.
4. Enpresa martxan den bitartean egin beharreko izapideak
4.1. Zerga-arloko betekizunak
(gogoratu: 2024tik aurrera, nahitaezkoa izango da Batuz Bizkaia)
- Hiru hilean behin eta urtero aurkeztea BEZa.
- Diru-sarrera eta gastu guztiak erregistratzea (140 edo 240 eredua).
- Hiru hilean behin 115 eredua aurkeztea (alokatutako lokal batean bazaude), eta 180 eredua urtero.
- Hiru hilean behin 110 eredua eta urtero 190 eredua, atxikipendun fakturak jasotzen badituzu eta/edo langilerik baldin baduzu kontratatuta.
- Urtero, 347 eredua (BATUZek baliogabetzen du)
- Autonomoei dagokienez:
Autonomoa bazara eta zure fakturazio osoaren % 75 baino gutxiago badira atxikipendun fakturak, 130 eredua aurkeztu behar duzu, hiru hilean behin.
Zure bezeroak partikularrak ez badira, atxikipena izango dute zure fakturek:
- % 7 lehen hiru urteetan.
- % 15 hortik aurrerakoetan.
Enpresei eta elkarte batzuei dagokienez:
Sozietateen gaineko zerga —200 eredua— urtero.
4.2 Lan-arloko betekizunak
Autonomoei dagokienez: Dagokion autonomo-kuota ordaintzea, hilero.
Langile kontratatuei dagokienez: Kotizazio-fitxategiak bidaltzea Gizarte Segurantzara, eta Gizarte Segurantzari ordaintzea.
Eta Laneratzeko Enpresa bat sortu nahi baduzue…
Hona zer behar den LE bat sortzeko:
- «Akzioen % 51 irabazi-asmorik gabeko erakundeenak izatea, betiere euren objektu sozialean laneratzeko enpresak sustatzea sartzen baldin bada».
- Merkataritza-erakundeak edo kooperatibak dira LEak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeek sortzen dituzte.
- Helburua: Bazterketa jasaten dutenei laguntzea:
- Lan-merkaturako bidea erraztea,
- Lanpostu bat, trebakuntza eta laguntza ematen zaie.
- Gehieneko epea, hiru urte.
Enpresak NORTASUN JURIDIKOA bereganatzen du. Hautatu egitura juridikoa
LEaren KALIFIKAZIOA IZAPIDEAK Eusko Jaurlaritza LEaren kalifikazio-eskaria