4. Ekiteko behar den finantzaketa eskuratzea
Era askotakoak (epeak, zenbatekoak, baldintzak, sektoreak) izan daitezke finantzaketa-beharrak.
Ekonomia sozial eta solidarioari dagokionez, jasangarriagoa eta bidezkoagoa izaten da prozesua, berariazko mekanismo batzuk direla medio.
4. Ekiteko behar den finantzaketa eskuratzea
Barne-finantzaketa
Bazkideok edo jabeok dituzuen baliabideak dira: partaidetzak, kuotak, enpresaren dohaintzak eta maileguak…
Hor sartzen dira boluntarioen, langileen eta laguntzaileen ekarpenak ere. Hona finantzaketa propioari bidea errazten dioten tresna batzuk:
Finantzaketa propioa errazten duten tresna batzuk:
- Komunitate autofinantzatuak: Esate baterako, Plataforma Winkomun
- Langabezia-prestazioaren kapitalizazioa: Langabezia-prestazioa ordainketa bakar batean jasotzea, enpresa-inbertsio batean erabiltzeko.
Kanpo-finantzaketa
Proiektutik kanpoko pertsonek edo erakundeek ematen dutena.
Partikularrak:
Familiarteko eta gertuko pertsonen arteko diru-bilketa batetik crowdfunding-eraino. Aukerarik malguena da, baina eskura dugun kontaktu-sarearen araberakoa.
crowfundinga (partaidetzazko finantzaketa) finantzazio kolektiborako modu gisa indarra hartzen joan da, eta hainbat plataforma daude interesa izan lezaketen pertsona ezezagunei ESSren proiektuak ezagutarazteko eta ekarpenen kudeaketa errazteko, hala nola Goteo, Verkami, Crowdcube, Teaming, La bolsa social, Namlebee, Indiegogo, Kickstarter, Lanzanos , Elkargi, Spri, Seed Capital o la plataforma pública Crowdfunding Bizkaia.
Finantza-erakundeak:
- Banka tradizional pribatua: Horietako batzuek ESSko erakundeentzako berariazko produktu-lerroak dituzte.
- Banku etikoak eta sozialak, garapen komunitariokoak, kooperatiboak eta ekimen solidarioak finantzatzera bideratutako jarduerak dituzten beste batzuk.
Adibidea: La Colmena: “ekonomia solidarioa suspertzeko elkarrekiko funtsa”, Finantza Etikoak Fundazioak bultzatua, Fiare Banca Eticari lotua.
Banka tradizional pribatua:
- Finantzaketa-lerroa: EaSI, EKONOMIA SOZIALA
- GAZTENPRESA Fundazioa
- Microbank-Inpaktu Sozialeko Finantzaketa
- Incorpora programa
Alternatiba etikoa eta/edo lankidetzazkoa
Erakunde filantropikoak
Zenbait finantzaketa-bide eskaintzen dituzte, gehienak erakunde finantzario eta publikoenak baino malguagoak.
Dalia funtsa, gizarte zibileko zenbait fundaziok eta erakundek bultatzen dutena.
Organismo publikoak:
Zenbait ekimen daude ekonomia sozial eta solidarioa berariaz sustatzea xede dutenak, subsidioak, pizgarriak, programak, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzak, tokiko -garapen-ekimenak eta abar erabiliz.
Laguntzak eta Dirulaguntzak
LANBIDE:
- Enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak
- Ekintzaileei bultzatzeko 2023ko laguntzen deialdia: enpresa-ideiak garatzeko laguntzak – Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)
- Ekintzaileei laguntzeko laguntzen 2023ko deialdia: enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak – Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)
EUSKO JAURLARITZA – Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza:
Gizarte-ekonomiari ekiteko eta 2023 sendotzeko laguntzak
FORU ALDUNDIAREN ekintzailetzarako laguntzak:
Ekonomia sozial eta solidarioaren finantzaketari buruz gehiago jakiteko.
4. Ekiteko behar den finantzaketa eskuratzea
Finantzaketari buruzko informazio gehiago lor dezakezu esteka hauetan:
- Euskadiko baliabideen GIDA eta CROWDFUNDING-A nire proiektu soziala bultzatzeko (Economistas Sin Fronteras, 2021)
- Ekonomia sozial eta solidarioaren gida (Comisiones Obreras, 2010)
- Pact for Impact (2022). A global Alliance for a social and solidarity economy. #1 Financiación de la Economía Social y Solidaria (ESS)
- Ekonomia sozial eta solidarioaren finantzaketa (OIT)
- Espainiako enpresa sozialen finantzaketa-beharrak (ESADE, 2021)
- Proiektu handiagoei dagokienez, begiratu PERTEak.