3. Aurrekontua prestatu, zuen behar ekonomikoak kalkulatzeko
Erabaki al duzue zer ideia jarri martxan? Bada, jo dezagun hurrengo urratsera; zenbakietara, alegia.
Zuen jardueraren behar ekonomikoak ulertzeko eta hastapenetan aurrekontu bat egiten laguntzeko tresna batzuk dituzue gida honetan. Baina, horretan hasi aurretik, hona lagungarri izango zaizkizuen gako batzuk:
Tresnak egin behar du lan zuentzat, ez zuek harentzat
Denbora gehiegi jaten badizue hautatutako tresna betetzeak eta ez badiozue etekinik ateratzen, aldatu tresna. Tresnak egin behar du lan zuentzat, ez zuek tresnarentzat.
Konplexuagoa izateak ez du baliagarriagoa bihurtzen tresna
Gure gomendioa: hauta ezazue tresna erraz bat, behar dituzuen datuak bakarrik ematen dizkizuena.
Aurrekontu-eredu bat baino gehiago daude
Tresna bat aukeratu aurretik, ongi ulertu behar duzue zuen jardueraren egitura ekonomikoa, eta zer informazio behar duzuen kalkulatu. Zenbakiei ekin aurretik, ziurtatu ulertzen duzuela zuen proiektuaren funtzionamendu ekonomikoa.
Aurrekontua egokitu behar zaio errealitateari, ez errealitatea aurrekontuari
Alferrik saiatuko zarete errealitateari zuen aurrekontuaren itxura hartzen. Jarduerari buruz informazioa eskuratu ahala, aldatu eta eguneratu egin behar dituzue kalkuluak.
Hona hemen zuen proiektuaren zenbakiak jorratzeko tresna batzuk:
- Plan ekonomiko eta finantzario osoa
- Aurrekontua eta itxierak, hiru hilean behin
- Oreka-puntua edo errentagarritasun-ataria
- Orduko tasaren kalkulua
- Salmenta-prezioaren kalkulua
- Orduen kudeaketa
Zenbakiak jorratzeko tresna batzuk.
Hona hemen zuen proiektuaren zenbakiak jorratzeko tresna batzuk:
- Plan ekonomiko eta finantzario osoa
- Aurrekontua eta itxierak, hiru hilean behin
- Oreka-puntua edo errentagarritasun-ataria
- Orduko tasaren kalkulua
- Salmenta-prezioaren kalkulua
- Orduen kudeaketa
Zuen jardueraren behar ekonomikoak ulertzeko eta hastapenetan aurrekontu bat egiten laguntzeko tresna batzuk dituzue gida honetan. Baina, horretan hasi aurretik, hona lagungarri izango zaizkizuen gako batzuk:
Plan ekonomiko eta finantzario osoa
Excel txantiloi hori erabiliz, eskuragarri izango dituzue emaitza-kontua eta balantzea, bai eta finantzaketa-beharrak ere. Tresna egokia da inbertsio esanguratsuak egiteko eta bankuari finantzaketa eskatzeko.
- Presstatzen plan ekonomiko-finantzarioaren eredua , Bilbao Ekintzan egindako lanaren arabera prestatua.
- Mugarik Gabeko Ekonomialariak-en bideragarritasun-tresna
Aurrekontua eta itxierak, hiru hilean behin
Ez du ezertarako balio aurrekontuak ez bazaio jarraipenik egiten. Gure gomendioa: aurrekontu erraza prestatzea, eta hiru hilean behin jarraipena egitea, desbideraketen arabera hartu ahal ditzazuen erabakiak.
Hiru hilean behin ixten den aurrekontu-eredua , Sendotzenen erabiltzen dena.
Oreka-puntua edo errentagarritasun-ataria
Zuen proiektua emaitza positiboak izaten noiz hasiko den kalkulatzeko tresna.
- Oreka-puntua kalkulatzeko tresna eta hura erabiltzeko azalpena.
- Mugarik Gabeko Ekonomialariak-en tresna eta informazio-pilula.
Orduko tasaren kalkulua
Inbertsio baxuko zerbitzuetan, non balio erantsia norberaren trebetasunak baitira, denbora da lanerako moneta; hori dela eta, garrantzitsua da orduko tasa kalkulatzea.
Salmenta-prezioaren kalkulua
Hiru bide daude produktu edo zerbitzu baten prezioa kalkulatzeko: kostua, balioa eta merkatua. Nolanahi dela ere, salmenta-prezioak jasandako kostu GUZTI-GUZTIAK estali behar ditu (ez da erraza…),
Mugarik Gabeko Ekonomialariak-en tresna: diru-sarreren fitxan, prezioa kalkulatzeko atal bat dago. Abiapuntu egokia izan daiteke.
Orduen kudeaketa
Proiektuaren bideragarritasuna lortzeko, funtsezkoa da jakitea zenbat ordu lan egin diren eta nola banatu diren orduak, jardueraka.
Egunero orduak erregistratzeko tresna, jardueraka eta hilabeteka.