ZER DA ESS-A?

Ekonomia helburu gisa barik bitarteko gisa aldarrikatzen du ikuspegi eta jarduera horrek, norberaren eta gizartearen garapenerako tresna modura, herritarren ongizatea (edo ongi bizitzea) eta haien ingurune soziala eta naturala hobetzen laguntzen duena. Kapitalaren eta haren metaketaren gainetik jartzen du pertsonen balioa, haien behar, gaitasun eta lanarena, bai eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzen duten gizarte- eta ingurumen-prozesuena ere, eta kapitalismoaren osteko bestelako eredu bat aldarrikatzen, ondasunak hobeto banatzen dituena eta bidezkoagoa.

Halaber, mugimendu ekonomiko, sozial eta politiko plurala da, nazioartekoa, eta hau du helburu: ekonomia, gizartea eta mundua eraldatzea, beste sare eta erakunde sozial batzuekin batera.